miércoles, 2 de mayo de 2012

Udaberriko programazioa

Kaixo irratizaleok!

Udaberria iritsi da Iurre Irratira, eta programazioa ere berritu egin dugu! "Programazioa" atalean duzue, excel eta formatuan dituzue!

Ondo izan eta jarraitu zure sintonian!

Iurre Irratia.

sábado, 25 de febrero de 2012

Itxura berria

Kaixo irratizaleok!

Iurre Irratiaren bloga berriz ere zaharberritu egin dugu!
Hasteko, atzeko hormaren kolorea eta forma aldatu egin ditugu! Esango diguzue gustatzen zaizuen edo ez jartzear gauden inkestan.
Aldaketarik handiena, hala ere, irratia entzuteko sisteman egin dugu. Lehen, blogean sartu eta berehala hasten zen irratia martxan. Horrek oso alde onak zituen, noski. Izan ere, ezeri ematen lanik egin beharrik ez zegoen. Orain, aitzitik, argazki bat jarri dugu, eta gainean klik eginez gero, aparteko beste orrialde batean irekitzen da erreproduktorea, eta lasai nabiga daiteke blogean zehar, irratia moztu gabe, edo bloga irekita izan gabe.

Horiek aldaketak oraingoz! Bitartean, gogoan hartu, Iurre Irratian, zure sintonian zure musika eta entretenimendu kitzikagarriena!

Iurre Irratia.

lunes, 20 de febrero de 2012

Orio eta Iurre Irratia

kaixo irratizaleok!

Iurre Irratia zabaltzen ari da, eta orain Orioko berriak ere izango ditugu hementxe, zure sintonian. Programazio berria jarri dugu eta hemendik aurrera, Naroaren eskutik, Orion gertatzen diren gorabehera guztiak Iurre irratian izango ditugu!

Beti bezala, edozein zalantza baduzue, iruzkina utzi edota iurreirratia@gmail.com helbide elektronikora idatzi!

Ondo segi!

Iurre Irratia.

viernes, 27 de enero de 2012

Bizikletaz nola ibili!

Kaixo irratizaleok!

Hainbat programa mota egiten saiatzen ari garela gauza jakina da, eta gaur ere horrelako berri batekin gatozkizue gatoz.
Egunero arratsaldeko zazpietan puntu-puntuan, ordueroko espotaren ondoren, Bizikletaz Nola Ibili programa didaktikoa eskainiko dizuegu. Bizikletaz bidaiatzeko urratsak emango dizkizuegu, astero bat.

Goza dezazuela!

Ondo izan!

Iurre Irratia.

sábado, 21 de enero de 2012

Tolosako kronika Iurre Irratian!

Kaixo Irratizaleok!

Indarra hartzen ari da Iurre Irratia! Programa berezi batekin gaztozkizue oraingo honetan!

Iurre Irratian Tolosako kronika egingo dugu astero!

Ostegunetan, eguerdiko hamabiak eta erditan eta arratsaldeko bostetan, eta larunbat eta igandeetan, eguerdiko hamabiak eta erditan izango da, eta bost bat minututan Tolosako berriei errepasoa egingo diegu!

Gonbidatuta zaudete, jakina, programa berezi hau entzutera!

Gainera, esan beharra dugu, Iurre Irratian iruzkinak utz ditzakezuela, edota iurreirratia@gmail.com helbide elektronikora bidali. Zuen iruzkinen zain gaude!

Iruzkinez gain, programa motaren bat egitea nahiko bazenute, edo ideiaren bat eman nahi baduzue (edozerk balio du), idatzi besterik ez duzue!

Ondo izan!

Iurre Irratia.


Iurre Irratia Hitzan!

Kaixo irratizaleok!

Hitza egunkariak txoko bat eskaini digu bere webgunean!
Blogari euskaldunen bila ibili dira eta gurekin topo egin dute. Hemendik aurrera, post berri bat argitaratzen dugun bakoitzean, Hitzan ere agertuko da!

Eskerrik asko jarraitzen gaituzuen guztioi!

Ondo segi!

Iurre Irratia.

martes, 3 de enero de 2012

Sare sozialetan gaude!

Kaixo Irratizaleok!

Iurre Irratia sare sozialetan dago! Hemendik aurrera Tuenti, facebook edota Twitterretik sar zaitezkete irratira, eta irratitik Facebook eta Twitterren komenta dezakezue irratiari buruzko guztia.

Iurre Irratia mundu zabaleta irten berri da!

Gogoratu gure webgunea www.iurreirratia.blogspot.com dela eta guregana hel zaitezketela iurreirratia@gmail.com helbide elektronikoaren bidez!

Iurre Irratia.